26 Urr. 2024
KUXKUXEAN ZIKLOA: DESERRITE
Deserrite 5 sakandarrek osatutako rock talde bat da, 2020an sortua. Hasiera batetik konsziente dira musika estiloa ez doala bat irratian entzuten denarekin. Egoera hori euskarri, taldea ez ezik, haien doinu eta espazioei Deserrite izena ematen diote, nahi duen orori ongi etorria emanez.
Hasieratik taldeak abesti propioak egin nahi izan ditu, lan propioari garrantzia emanez. Lan konpositiboaren lehen fruituak jaso bezain pronto, xumeak izan arren, lana han eta hemen aurkeztu dute. Bide horren lehen mugarria “Gazte Talent”-a izan zen: 2021. urtean, Gasteizko Jimmy Jazz areto famatuan antolatzen den talde lehiaketa hau irabazi zuten.
2022. urteko irailean, Alberto Porres-en “Estudios K” estudioan lehen EP-a grabatu zuten. Lan honetan, Fran Pérez (Itxura Estudioak) eta Peio Skalari (Estudio Bat!)-ren produkzioa izateaz gain, Bihotz Herdoilduak abestian, “The Guilty Brigade”-ko kide den Gartxoten laguntza izan zuten.
Diska honek 6 abesti ditu, baina bi abestik merezi dute aipamen berezia: “Putzuaren Barrunbean” eta aurretik aipatutako “Bihotz Herdoilduak”. Hurrenez hurren 13.000 eta 8.500 erreprodukzio dituztelarik Spotify plataforman. “Deserrite” izena duen diskoak, osotara 28.000 entzunaldi batu ditu orain arte.
2023. urtean hainbat tokitan lan hau aurkezteko aukera izan dute, baina baita lanean jarraitzeko denbora ere. Lan honi uztailean eman diote forma, Haritz Harreguy-ren estudioan aurki kaleratuko diren “Inoiz” eta “Mila Puska Kristal” abestiak grabatuz.
Sarreren inguruan
Sarrera aurreratuen salmenta guztia online egiten da. Gure ekitaldi bakoitzean salmenta esteka ofizial guztiak izango dituzu sarrerak erosteko. Sarrerak erosi ondoren, ez da horiek itzultzea onartzen. Ekitaldiaren ezaugarrietan funtsezko aldaketa dagoenean bakarrik itzuliko dira sarrerak. Sarreren leihatila kontzertu/ekitaldiaren egun berean irekiko da, online sarrerak agortuta daudenean izan ezik. Gure salmenta baldintzak ondorengo estekan kontsulta ditzakezu.
Nola iritsi
Zentral Iruñeko alde zaharrean dago, Udaletxearen ondoan. Mañueta kaletik eta Burgosko plazatik irits zaitezke; bi sarrerek eskailerak dituzte. Baina Santo Domingo aldapa ere erabil dezakezu Santiago plazatik, han ez baitago eskailerarik. Begiratu mapan.