ZENTRAL 2014. urtean ex profeso eraiki zen ekitaldiak hartzeko, artisten eta entzuleen erosotasunerako. Iruñeko Santo Domingoko azokako eraikin enblematikoan dago aretoa. Guztira, 1.000 m2 baino zertxobait gehiago ditu, bi solairutan eta hiru gunetan banatuta, kultura-eskaintza onena programatzeko: areto nagusia, 2. aretoa eta terraza. Elkarri konektatuta daude, eta modu independentean funtziona dezakete, edo, bestela, ekitaldiaren konfifurazioaren arabera, jendea nahasi beharrik gabe eta kanpoko sarbide bereiziekin. Solairuartea eta agertokia aretoaren egituraren solidarizatuak daude eta bibrazioak saihesteko motelgailuen gainean. Aldi berean, Zentralen zorua, hormak eta sabaiak akustikoki tratatuta daude.
Zentral, espazio bera, aukera ugari.
ZERBITZUAK:
- Ticketing: Saltoki bat dugu gure web orriaren bidez.
- Komunikazio- eta marketin-zerbitzuak: on line eta off line bitartekoen plana egiteko ad-hoc.
- Teknikarien laguntza
- Aparkaleku pribatua eta zamalanak
- Ikus-entzunezko zerbitzuak
- Kamerinoak
- Beste zerbitzu batzuk, hala nola catering-a, merchansiding-puntua, backline alokairua eta runnerrak, besteak beste.